Kultura

Previous Next

Hebenko edo hanko, denak gozatü dira !

100 bat pertsona hüllantü dira Irabarneko jaurregian igaran neskenegünin. HEBENTIK alkarteak, Hebenko ta Hanko izeneko gaüaldia antolatzen züan !

Gaüko 6 orenetan, HOR HOR Xiberotar hirukoteak lehen kontzertüa eskaini dü zühainen artean. Frantses edo eüskal olerkietarik abiatzez, kantoreak hontzen dütüe kontrabasa eta teklatia joitez.

Bi emanaldien artean, günean bertan jaten eta edaten ahal zen. Eüskal Falafel, kamiuz kurritzen diren Jo eta Sarah Astüetarrek beren sükaltaritza proposatzen züen.

Ondotik Duo du Bas Bretaniar bikoteak beren antzerki-kantore ikuskizünarekin jarraiki düe. LES GEANTES deitürik, Elsa Corre eta Hélène Jacquelot, 7 adinekoengana ebili dira ikusgarriaren prestatzeko. Beren ertzotarzün eta poesian oinarritürik kantoreak hontü dütüe, eta antzerki baten maneran presentatü.

Gaüaldia tenpesta jin beno lehen ürrentü da giro honean. Koronabirusaren presentzia orano senditzen bada ere, kanpoan eginik diren animazioneek istant batez eritarzüna ahaztarazi düe.

 

Erreportajea :

00:00
00:00
00:00

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan