XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Eskiula athletic club-ak jadanik 10 urte badütü!!

Eskiula athletic club-ak jadanik 10 urte badütü!!

Eskiulako Atletic club alkarteak bere 10 urteak ospatüko dütü neskenegün huntan.

Pelotaren biziarazteko Eskiulako herrian, 2013 sortü zen Eskiulako Atletik Club alkartea.

Egünko egünean alkarte horrek xiberoko 80 pelotakari jüntatzen dütü.

Hamar urte horien ospatzeko egünaldi bat antolatzen düe Eskiulako herrian arramaiatzaren 17an.

Programa untsa kargatürik düe :

  • 9 orenetarik aitzina gazte eta gehitien txapelketa
  • Bazkaria dener zabalik
  • Eskü hüska partidak 4k30 etan (Barreneche eta St Paul / Olcomendy – Larralde)
  • Eta Urrentzeko Frantziako Pelota txapelketaren finala (Miarriatze Eskiularen kuntre)

Laurent ANCHEN klübekoa da : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan