XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

30 gerren sartzea dügü aurtenkoa. 1982ko agorrilaren 5an hedatürik izan zen Xiberoko Botzaren lehen emankizüna, Irabarneko jauregitik. Geroztik, aitzina jarraikitzen dügü berrikuntzak ekartez. Aurten, Allande Socarrosi esker "Egün bat hitz bat" kronika dükezüe non Xiberoko hitz baten explikazione emanen düan. Bestalde, "Ostokada" berriak berriz izanen dira. Aste batez, norbait edo zerbaiten ezagützera joanen gira. Lekükoak usatü tenoretan etxikiko dütügü salbü 11.30takoa elkitzen dügüla 12.00-13.00en artean eskentzeko. Beste kanbiamenetan, Xan Alkhaten abiatzea dügü, eta haren ordez Beñat Larrory Iruritarra dükegü. Kirol emankizün egile, 10.00-11.00en arteko animazionean eta arrestiri apal oroz entzüngei date.

Entzün Allande Errezaret Xiberoko Botzako lehendakaria :

Düala 30 urte, 1982ko agorrilaren 5an  hasi zen Xiberoko Botza irratia hedatzen Irabarneko Jauregian. Aurten, 30 urteak dütü irratia ospatzen. Hatsarrean, lagüntzaileak hor baziren irratiaren biziarazteko eta berrien emaiteko, berehala lehen langilea hartürik izan zen. Geroztik, ibilbide ederra egin dü Xiberoko Botzak, egoitza kanbiatüz, lehenik Mauleko plazan eta orai den leküan pekarrüan Maulen. Teknologia berriak beti jarraiki dütü irratiak eta azken urteetan Webgunea ere sorarazi dü irratiak. Xiberoko Botzean hamarka langile iragan dira eta ehünka laguntzaile. Hatik, azpimaratzeko da azken urte horietan Eüskal irratiekin lan egiten düana, berriak eta programen indartzeko eta kalitatezko emankizünen eskentzeko. Zorionak Xiberoko Botza irratiari eta orano bizi lüze bat izan dadin !

Entzün Xiberoko Botza irratiaren hatsarrean ziren bi lagüntzaile Jean-Jacques Etxeberri Llargo eta Madouce Araguas : 

Urte berezia dügüla azpimarratürik izan da, Xiberoko Botza Irratiaren biltzar nausiaren kari. Agorrilaren 5ean Irratiak 30 urte ospatüko dü eta urtebürü horrentako jei eder bat plantatzen ari gira. Geietan, Xiberoko Botzak egin düan lanak aipatürik izan dira, antenan eta antenaz kanpo. Üda hor izatez, urte oroztako hitzordüa hor dügü, Etxez-Etxe kanpaina. Aurten, Xiberoko Kantu Txapelketako erdi-finalako kantoreen diska izanen da. Bestalde, aurten inportant date kanpaina hon baten egitea, irratia osagarri honean izan dadin ekonomikoki. Azkenik, gure eskentza hobetü nahian, behazaleak kümitatzen zütüegü prestatürik den galtotegi baten betetzera, xiberokobotza.org web günean edirenen eta telekargatzen ahal düzüena.
Entzün Allande Errezarret Xiberoko Botzako lehendakaria : 

Elizetxe etxea arraberritzeko adostürik izan da. Atharratzeko plazan edireiten da etxe hau eta arraberritze lanek 700 000€ kosteko düe. Turisma bülegoaren egoitza nausia bilakatüko da, zerbütxü teknikoak etxe hortan kokatüko dira, turistak hor errezibitüko dira eta erakuska güne bat ere izanen da. Basabürüko eta Baretous-ko SIVUek düe xedea aitzina eramaiten, Xiberoa Herri Alkargoaren lagüntzarekin. Lanek larrazkenean hasi behar lükee, 2013an estrenatürik izateko gisan.

Entzün Jean-Marc Peillen SIVUko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan