XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Mardo alkarteak zeramika ikastaldiak proposatzen dütü Barkoxen

Düala urte bat Maude Balizet Barkoxen instalatü zen bere familiarekin leheneko haragitegian. Güne hortan zeramika atelier bat sortü dü eta kurtsoak proposatzen dütü haur eta gehitüer.

Maude Balizet :

Previous Next

Scarabee izeneko enpresa düala urte bat sortü zen basabürüan. Virginie Holder bortüko gida da eta ibilaldiak proposatzen dütü Xiberoan, Biarnoan eta Eüskal herrian gainti.

Dagün maiatzaren 24 eta 25an emazteer züzentürik diratekean 2 ebilaldi antolatzen dütü dohainik. Lehena Mature xeendan date eta bigarrena Estaenseko lakuan.

Interesatürik bazide ez düda deitzea 06 03 85 54 21 telefono zenbakilat.

 

Previous Next

Jean Jacques Carriquiriborde-k bere leküa ützi dio François-Xavier Parrel ODACEko lehendakari berriari.

ODACEk bere biltzar nausian, kümit franko igaran dira taulada gainean ere horietan lagüntürik izan diren enpresa berriak : Xüxenka saltegia, Erroa arkitektüra, Gwenaelle Lafiteau-ren txokolategi berria eta SCOP Xibero kantin.

Bestalde 2024an enpresa bürüen alkarteak inkesta bat eraman dü Xiberoaren izatea hobeki konprenitzeko. Ondotik 2025eko xede berriak presentatürik izan dira : Sohütako BTS teknologikoaren indartzea, XIBETEK izeneko plataforma xedea aitzinatzeak eta « Ibar berdea » transizio ekologikoa sustatzeko programa.

Xehetarzünak Jean Jacques Carriquiribordekilan :

Previous Next

Pays Basque au coeur izeneko alkartea, barnekaldeko komertsioen federazionea da eta urte ezinago hon bat egin dü 2024an.
Alkartearen lana 2 partetan behesten da :
-    Opari kartak, baliagarri direnak barnekaldeko komertsio ezbardineetan. Iragan urtean Xiberoan 50 000 euro haboro baliatürik izan dira leküko komertsioetan karta horier esker
-    Lürraldearen animazionea, proposatürik dena alkarte ezbardineen partaidetzarekin, helbürüa izatez formakuntza ezbardinen proposatzea komertsanteer

Bi arlo horien joanarazteko 3 langile badira eta 2025 urtearentako beste bat txerkatü nahi lükie.
Pays Basque au coeur alkarteak beste xede bat barnatüko dütü kültür kartak proposatü nahi beitütüe Euskal kültür güne ezbardinekin.

 

Xehetarzünak Maialen Etchebest alkarteko langilearekin :

Bere 2. urte hoberena izan da iratiko etxolentako

57 285 gaüaldirekin (57 601 zirelarik 2021an) jente andana batek lo egin dü iratiko etxoletan. Erran behar da urte hona izan dela xiberoko botingoaren arabera.
29 langile badütü orotara botingoak, eta etxoletaz gain, jatetxea ere eramaiten düe.
Jatetxearen kontüak ez dira positiboan, bena etxolekin beharrezkoa den zerbütxüa dela dioie. Duala urte bat eta erdi arra hartürik, kudeaketan kanbiamenak ekarten dütüe orano.
Bestenaz 2024an Maulen dütüen bülegoak arraberritü dütüe ere. Eta Xiberoko botingoako bilküran Percepteur delakoa hor zen (sos zain püblikoa) eta kontüak ontsa eramanik zirela segürtatü dü.
Bidee arraberritze, hur güne zonbaitentako lanak, hala zoin izanen diren aurtenko lanak.

Xehetarzünak Jacques Barreix Xiberoko botingoako bürüarekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan