Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

600 ikasleek xiberoko indüstrien bisita egin düe.
Indütstrian ez da aisa gazteen atzamaitea, lan bidea üsü mespresatürik beita. Horrentako, 13. aldikoz Frantzia mailan indüstriaren astea antolatürik zen.
Xiberoan ere bai, ODACE eta AZIA alkarteek hitz ordü hau antolatzen düe üngürüko kolejioko eta lizeoko ikasleentako. Asteharte hontan Spi Aero, Donquichosse eta Elkar entrepresek hen lankia presentatü düe Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko, Argiako, sohütako lizeoko eta atharratzeko kolegioko ikasleer.
Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko Luisa eta Ihintza eta Don Quichosseko Timothé Cangran :
Hur barrajeak kudeatzen düan entrepresa da SHEM. Üda hontatik 10 langileen eramaiteko Philippe Gillino bürü berria bada.
1910ekoa da Santagrazin kudeatzen düen barrajea eta larrainen 1990 hamarkadakoa. Bi horiekin baiona bezalako herri bat hots 50 000 biztanlentako elektrizitatea ekoizten dü.
Dagün urtean obra zonbait egin beharko dütüe bena orokorrean ontsa eramaiten dira.
Kanbiamen klimatikoak ekarten ahal dütüan hur mentsak edo soberakinak ere ez dira arrenküragarri bere ustez. Philippe Gillino :
Txakolataren prezioa hegaltatü da urte batez Kakaoaren prezioa eta kakao gurinaren (beurre de chocolat) prezioak emendatü direlakoz azkarki.
Kalitatearen arabera 7 aldiz igan urtean beno karioago kakaoren gurina
Goratze horren arazo nausiak dira : txakolat jalen heinaren goratzea, artekarien jükütrea eta Afrikako kakao ekoizte sasu zinez txarra Ganhan eta Bolikostan
Goxokia txakolat eta bixkotx egile saltegia joanarazten dü Jean Pierre Larramendy-k Maulen
Haren ganat hüllantü gira erretretatik hüllantzen beita eta arraharzale bat txerkatzen. Txakolataren goratzearen aipatzeko parada ere.
Dagün urteko aitzinkontüa eztabaidatzen düen momentü hontan, proposamen zonbait egin dütü Barnier-en gobernüak. Eta horrek bazterrak harroarazten dütü. Aprendizgoa, edo eskola eta lana nahasten düanarentako, orai arte 6000 euroko lagüngoa bat proposatzen bazen, laurden batez txipitu nahi dü eta 4500 eurokoa izateko.
Entrepresa txipiek dütüe haboxienik aprendizak enplegatzen, izan okintegietan, bilo mozte saltegietan edo ere hargingoa edo margolanetan.
Benat Casanave ODACE-ko kidearengana joan gira jakiteko ze pentsatzen zuen hortaz eta ze ondorio ekarten ahal lükean :
Urtez arrenkürak üken badütü eta sos galdü baldin badü, azken bi urtetan bere heina atzaman dü irabarneko gaztelüak. Mauleko herriko etxearen esküpean, 5 langile badira güne hortaz ardüratzeko.
Ezkontzak, udako egongiak, edo ere artista egonaldiak egiten dira bertan. Aste hontan adibidez akitaniako musikalari ikasleak badira han berean. Akanpatzeko 60 bat leku, 130 ohe edo ere 200 pertsonentako bazkaltzeko gune bat badu. Eta noiztenka zabaltzen dutu bere bortak ere. Azaroaren 8an bezala, dantzaldi bat antolaturik da han berean.
Bertrand d’hulst zuzendaria :

