Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Xiberoko komertxantak bildü dira azkarrago izateko !!
Egüberri eta urtatxeko besteer so eginez, animazioneak proposatü nahi dütüe jendearen hüllantazteko hirietan eta hirietako komerzioetan.
Telethonarekin hasirik dira, argi lanterna igorte batekin eta jarraikiko da aste ondar huntan marrazki bizidün batekin
Atarratzen ; Maulen aldiz zinema arresti askaria proposatüko düe ere haur eta familieer eskeinik dena.
Zirkoarekin ürrentüko da azken aste ondar batekin bai Maulen et bai Atarratzen.
Eüskal monetak aldagüne berri bat estrenatü du igaran ostiralean Atharratzen : Vival saltegia. Eusko-a europako leküko sos nausia da 3.200 kide baino habororekin. Bestalde profesionalen aldetik urte hatsarrean; 820 kide baziren, xibero osoan 20 baizik ez zirelarik. Horri bürü egiteko 2 langile badütüe. Domino Hastoy :
Bastimentü sailean, Liginagan plantatü diren Nelly eta Cédric Lopez-ek ere CLEJ 8-aren lagüngoa üken düe. Bastimentüa zabal bada, gaitarzünak ere hanitxak dütü, hargingoa, zurgingoa, igeltserogoa, terrazamentü, azenizamentü, eta beste... Haatik paperreria eta kontüen sailan bere emazte den Nelly-ren lagüngoa badü, senar emazteak biak alkarrekin instalatü beitira Liginagan. Audela zale arrapostü emaiteaz gain, zale jiten da debis edo aitzinkontüen egitera Nelly eta Cédric Lopez :
Xiberoko enpresak biltzen dütüan alkarteak bere 25 urteak ospatüko dütü azaroaren 30ean. Langile batekin, hainbat lan eraman dütüe azken hamarkadetan, eta horien aipamen bat egiteaz gain, beste kanpoko entrepresa eta alkarte jinaraziko dütü. 165 dira egünko egünean alkartean, izan ofiziale, industria ala saltegi. Irabarneko jauregian iganen da eta Xiberoko ekonomiaz nahi leiküe halako argazki bat egin. Horrentako Xiberoko 10 bat entrepresa eta asmatü dütüen berrikuntzak aurkeztürik dirate, bena ere kanpoko enpresa zonbait.
Hortako parte harzale edota interesatü oroer deia zabalik da. Xiberoan xede ekonomiko bat eraiki edo garatü nahi lükeen 18 ta 35 urte arteko gazteer prestatzen da, interesik gabe. Orotara 64 xede lagüntürik izan dira, 100 lanpostü sortürik; eta 230.000 bat euro pestatürik. Aldikal prestatü sosa gibel ützülirik izan delarik. (Informazione haborentako heben klika) Parte hartü nahi düener 180 euro aitzinatzea galteginik da. Sos hori erabilirik izanen delarik xede berrien finantzatzeko. Hortako idatz AZIA alkarteari “Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.” helbideala, edo betetzen ahal dira esker esküin ützirik diren paperttoak. Maite Davant CLEJ-eko kidea :