Atharratzeko prefostan 25 kide eta kide ohi bildü dira neskenegünean.
Goizan lagüntzale taldeak gida libürüa aurkeztü dü, berrikuntzekin.
Ondotik bazkaria lagün, bakotxak Azia alkartean zütüan ohitzapenak partekatü dütü.
Haien artean ebili gira :
Atharratzeko prefostan 25 kide eta kide ohi bildü dira neskenegünean.
Goizan lagüntzale taldeak gida libürüa aurkeztü dü, berrikuntzekin.
Ondotik bazkaria lagün, bakotxak Azia alkartean zütüan ohitzapenak partekatü dütü.
Haien artean ebili gira :
35 urte pekoak lagüntzen dütüen alkarteko David Attuli :
2024 ean xede berri bat sortüko da, lokal potak proposatüko dütüe gourda forma batetan.
Prodüktü berri hori pentsatü düe pübliko desberdinen hunkitzeko izan haurrak ala adinetako jenteak, helbürüa zen beren jateko maneraren aijatzea
Xehetarzün haboro, Sophie Buturinirekin enpresaren nausia :
Düala 25 urte sortü zen alkartea xiberoko gazteak juiten zirelakoan. Haien lagüntzeko, herriko bizia eta ekonomia süstatzeko gazte talde bat bildü zen.
Geroztik lagüntzale talde franko eta xede honanbeste igaran dira.
Bilantto bat egin dügü Marie Arrossagaray Zugun-ekilan :
Urtez urte inplikatü direnen eskertzeko eta kide berrien sarrarazteko egünaldi bat antolatzen düe Atharratzeko Prefostan azaroaren 25an.
Goizan aperitifa xiberoko trikitilariek animatürik, bazkaria lagüntzaleek prestatürik eta ondotik atelierak Azia-ren orhitzapenen eta dagün desafioen aipatzeko.
Izena eman behar da deitzez Aziat.
Aspaldiko metodoa da "lacto-fermenté" edo hartzidüra baratzekien kontserbatzeko.
Gure herrialde indüstrialetan üsantxa hori galdü balin bada, geroz eta jente haboro berriz metodo honi interesatzen dira batez ere energia güti behar beita egiteko eta baratzekien zikinuntzitik salbatzea ahalbidetzen beitü.
Hartako Maule gaineko ozpintegian Maitena Inchauspe-k « Hartzi » izeneko enpresarekin hartzidüra ezagütarazi nahi dü. Tokiko baratzekiekilan momentüko 3 errezeta salgei dütü eta bestalde atelierak eginen dütü züek ere hartzidüra menperatzeko !
Maite Inchauspe :