Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
Urte hatsarre txarra da Maule Baitha zinemarentako
Ligiko sala prestik da arlo ezbardinetako taldeen errezebitzeko

Kanpo izeneko organismoak, hotz terapia bat proposatüko dü Iratiko etxoletan Martxoaren 1an. Egünaldi ürrentzean helbürüa date 5 gradotan den lakuan sartzea
Terapia horrek hontarzün andana bat badütü korpitzarentako : stressa, minak eta beste sendotzen beitütü
Izena emaiten ahal düzüe Iratiko etxoletarat deitzez
Xehetarzünak Julie Lano, Kanpo izeneko organismoko langilearekin :
Liginagako bidean, La Cheminée izeneko ostatüak lehen klientak errezebitü dütü urtarilaren 17ean
Xedea abiatü behar zen urtatsentako, bena jabearen aita, hots ostatüko kosinerra zena zeintü da zabaltzea beno 2 egün lehenago. Hiltze horrek ondorio handiak üken dütü ostatüarentako.
Bena halere La cheminée izeneko ostatüko ekipa karraskan lanean ari da leküko eta kalitatezko kosina baten proposatzeko
Xehetarzünak Charlotte Hamelin ostatüko jabearekin :
Eraikuntzako alorra inkiet da geroarentako…
Etxe berri gütiago eraikirik dira eta berritze lanen plantatzeko ürratsak ez dira uste bezain aisa eginik.
Isolazionearen hobetzeko lan handiak eta berotzeko tresnak dira lagüntürik « maprim renov » primaren bidez.
A eta F hizkien artean behezik dira alokaidatü nahi diren alojamentüak, eta dagün urtetik goiti D etiketaz goiti diratekinak ez dirateke haboro alokaidatzen ahal.
Halerik ere, hatsarre batez mehatxatürik izan bada, azkenean lagüngoak hein berxean baratüko dira 2025eko.
Kanbiamen ttipietan : hilabete sari gorenak ez dira hain beste lagüntürik izanen eta sütondo zerratüak gütigo lagüntürik izanen
AMETXECO entrepresako bürüa, Maider Larrori:
"Jauzarrea" alkarteak Kanadat juiteko gazte motibatü bat txerkatzen dü. Urte oroz Baztaneko alkarteak hegoaldeko eta iparraldeko 2 gazteer proposatzen dü Canadian parks-en XVI.menteko fortaleza batetan lan egitea. Helbürüa : leheneko eüskal herriko arrantzaleen eta bidajatzaileen bizia eta kültüra ezagütaraztea.
Tao Perez Ihidoy pagolarrak programan parte hartü züan igan üdan :
Momentüko iparraldetik orano nahiant bat txerkatzen düe, ordin interesatürik bazide idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat.
Haragitegiaren parean instalatü da « Madeleine » Liana eta Agoba armeniarren te salua. Armeniako espezialitateak bena ere hebenko biskotxak egiten dütüe. Tea, kafe edo txakolata edaten ahal da eta leküan berean jaten edo etxeat ekarten. Ondoko asteetan egüerditan "snak" gisan ogitartekoak eta plat sinpleak proposatüko dütüe.
Liana eta Agoba :