XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Denbora batez bai etxeetan baita hilerrietan harriak lantürik ziren esküz. Bekanikak emeki emeki jin dira, osoki nausitzeko. Alta xiberoan orano bada harria esküz lantzen düan norbait ; Idauze Mendin instalatürik da Vincent Soulié. Nahiz eta haboxienetan hilarri egitea zeio galteginik, gero eta haboro besterik lantzen dütü.

Vincent Soulié :

Interesatürik bazide deit Vincent Soulié 06.60.67.07.55ala. Mendiko « Jauregiberria » etxean,  eliza kantüan atzamaiten ahal düzüe bestela.

IA Inteligenzia Artifizialak müsika sorkuntza ehoko dütüa ?

 

Abilezia artifiziala gerogo eta haboro erabilten da alor güzietan.

 Artearen mündüa xüxenki honkitzen dü hala nola müsikarena.

Düala bizpa hiru urte botzen ihakinak (imitazione) jadanik egiten ahal züntüan eta oraiko egünetan bizpahiru hitzekin kantore et müsika osoak sortzen ahal dütü abilezia artifizialak.

Müsika mündüan ez dira denak arrünküratürik IA-ren jitearekin, bena parte handi bat galtezkatzen da halere geroarentako.

Jakin behar da jadanik artisten 100ko 60ak aitortzen düala abilezia artifizialaren lagüngoa erabilten düala lmüsikaren sortzeko.

Ondoko berrietan oihan oliarj eta ü projetüaren ermailea den Xabi Dupouy-ek erranen deiküe zer dioien IA-en jiteaz müsika mündüan

 

Oihan Oliarj: 

Xabi Dupouy: 

Previous Next

Ihitz Iriartek züzentü « Julia zabaleta fernandez » pastorala Altzaiko arrabotüan emanik izan da neskenegünean.

Nahiz eta üsatüzko pastoral batetan beno jente apurrago hüllantü, ikusleak amiatürik elki dira.

Previous Next

« Biltzarre » gipuzkoako alkarteak, « Orroit lekuak » izeneko xedea partiarazi du. Helbürüa : eüskal herriko historia hobeki ezagütü leküko ikerzaleekilan. Hartako, ürrietaren 27an, Allande Etxartek bisita bat proposatüko dü goizanko 11 onetarik 13etara, osoki eüskaraz Maule gainean. Gaztelüan ere paseatzeko ahala date eta Matalazen historiaz haboro jakiteko parada badate.

Izen emaiteak Allande deitzez edo mezü bat igortez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidilat.

Allande Etxart :

 

Previous Next

Mural handi bat egin da patronaje gelan !

Barkoxeko karrikak animatürik ziren aste ondar hontan gazteek tintatzen jauntsi beitüe Dom Campistron artistaren manüpean. Aspalditik xede hau züan «Etxahun» alkarteak eta setemez egin behar bazüen, aro txarrarengatik pusatü züen. Erran behar da ezinagoko denbora ejerra üken düela, eta hiru egünez pentsatzen bazüen egitera, azkenean neskenegün arrestitan jadanik ürrentü züen. Kolore hanitxekilan, «egün bihar etzi» hitzak idatzirik dira, barkoxeko azken pastoraleko kantore bateri erreferentziaren egiteko. Hortaz gain, xiberoko dantzariek dütüen ezaugarri zonbait agertzen dira kolore bizi ejer zonbaitetan. 7x7 metro egiten dütü marrazkiak. Ageri da Maule eskiulako zentzüan patronaje gelan orduan.

Xaxi Hobiague :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan