Eüskal herriko borroketaz date 2025ean barkoxtarrek emanen düen pastorala !
Ürrats kolektiboak izena ükenen dü eta honekin, 20. Mente erditsütik igaran diren borrokak aipatüko dira.
Enbata mugimentü abertzalearekin hasirik, Eüskal militantzia desbardin zonbait dütüe aipatüko. Izan laborantxan, haurren hezkuntzan edo ere eüskaldüntarzünean.
Kolektiboki eraikitzea erabaki düe ere bai antolazaleek, 7 idazle beitira horren gibelean eta 3 errejent berriek eramanen düe.
Gazte andana bat horietan eta oro barkoxtarrak.
Etxahun herriko alkartea da antolazalea eta jakintzen transmititzea izan da lehentarzüna.
Pastorala 3aldiz emanik date, 2025eko üztailaren 27an, agorrilaren 2an eta agorrilaren 10ean.
Patricq Qeuheille Kanpo:
ENBATA mugimendüaz den dokümentala: https://kanaldude.eus/bideoak/2822-enbata-mugimenduak-50-urte-aberri-egunak
ENBATA mugimendüaz Xiberoko botzako algarrizketak: https://xiberokobotza.org/component/search/?searchword=enbata&searchphrase=all&Itemid=183