Düala jadanik hilabete zonbait Erronkarri, Zaraitzu eta Xiberoko jente bildü direla alkarezagütza süstatü nahian. Leheneko denboretan müga üsü trabeskatzen balin bazen, orai indar gütigo egiten dügü gure aüzoen ezagützeko. Hizkuntzak batzen beigütü, harremanak berpiztü nahi dütüe « ekialdean eüskaraz » taldekoek. Hartako honanbeste hitzordü pentsatü dütüe : bazkari bat Atharratzeko bestetan, Otsagabiako gaztetxeko estreinan kümita, mendi ebilaldi bat edo orano « Eüskararen astea » larazkenean.
« Ekialdian eüskaraz» izenarekin abiatzen badira proposamen oroer zabalirik dira. Jakin logo lehiaka bat ere abiarazi düela eta züen sorkuntzak helarazten ahal dütützüe üztailaren 5a arte Artzeneri edo Xiberoko Botzan pausatzez.