XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Bertso edo kobla jeialdi bat proposatzen dü bertsolarien lagünen alkarteak igante hontan Alozen.

Ligetx xiberotar koblakariaren izenean da, eta ideia lizateke honen egonkortzea ondoko urtetan.

Lehen ürrats honentako : Joanes Etxebarria, Johane Sarraillet, Xan Alkhat, Aitor Servier, Nahia Sasco eta Irantzu Idoate.

Arrestiriko 5ak eta erditan hitz ordüa emanik da Alozeko herriko salan.

Ortzi Idoate: 

Previous Next

Gamere-Zihigako pastorala iraganik, oraikoan formatü ttipian Elkanoz haboro jakiten ahalko düzüe.
Mixel Etxekoparrek idatzirik; Maika Etxekopar, Ihitz Iriarte eta Beñat Larrori eszena gainean ikusteko parada dükezüe Mendikotako arrabotüan.
Xiberoko Botzak, Hebentik alkarteak eta Mendikoatako herriak antolatürik, Xiberoko botzaren alte.
Sartzea 10 eurotan eta hitzordüa 8 orenetan.

Maika Etxekopar:

 

Previous Next

Denbora goxoarekin, püblikoa eta aktürak gozatü dira; Ligetx, 20 . mente hatsarrean bizitü den koblakariaren (bertsolari) biziaz ikastez.
80 bat aktür taula gainen, idazle eta errejent berri eta gazteekilan, Benat Larrori-k beitü testua sortü eta Xantiana Etxebest-ek saldoa eraman. Eta biek prest agertü dira ere geroarentako.
32 dantzari izan dira ere eta lan ejerra erakatsi due, eskola sortü beitüe espresuki duala bi urte horrentako eta emaitza ejerra ikusi da.
Orain erritmoz kanbiatü beharko düe gamerarrek, azken 7 hilabeteak igaran beitütüe biltzen emanaldi horrentako.
Dagün urtean, barkoxe herriaren alte izanen da pastoralaren egitera.

Aktür eta püblikoaren lekükoak:

Biideoak heben :  https://www.youtube.com/watch?v=SVJon8jSbNw&list=PLIJoPoQ7bfy2mTJPDFY4EiFn52hghL86J

 

Previous Next

« Oskaxe » izeneko ikusgarria horra da!

Oskaxeko saretegien günean emanen da setemeraren 15 14 eta 21ean.

Hortan artzaingoaz eta ihiztekaz diren jelkaldi erringarriak ageraraziko dütüe, kantorez beztitürik.

Kantarien artean, Delphine eta Béatrice, Berzaitz anaiak ala oraino Léa eta Anuxka hor izanen dira.

Leküak salgei dira turisma bulegoetan, Atharratzen Vival, Maulen prentsan, Ezpelet ostatüan Larzabalen eta xibero bion eta Oskaxen.

Frantxoa Caset eta Dominique Epherre: 

Previous Next

Pastoral biharamenean « hebenko eta hanko » hitz ordüa proposatürik da Larrainen.

Hebentik alkarteak urte oroz proposatzen düan hitz ordüa da; aurten Mixel Etxekopar, Maika Etxekopar eta Sacha Standen izanen dira hebenko kültüraren eramaileak,

eta hankoentako Monna Hilaly eta Samir Elok, Marokeko ahaiden ekarteko.

Hitz ordüa 6orenetan Larraineko plazan emanik da lehen kontzertü batekin herritarrekin nahasirik eta bigerren kontzertü bat 8 orenetan Larraineko elizan.

Ber denboran Guillermo eta Gonzalo Etxebarriaren arte lanak ikusgei diate.

Mixel Etxekopar: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan