Emazteen züzenen aldeko borroka egüna eta Bekat’uros LGBTQIA+ komunitatearen süstengü gaüaldiatik landa, Aita Semeak izeneko egünaldia antolatürik date arramaiatzaren 14ean.
Aitaren besta egünaren kari, Xiberoko gizon talde batek delibertü dü Gizonek bizitzen dütüen bizipenen argia ezartean. Haien ustez hori beita bardintarzünaren bidea, bakoitxak bere ikuspüntüak aipa detzan
Programan Tio Teronen Semeak izeneko taldea, kautere balet dantza taldea eta zezenaren taldea-ren kontzertü bat. Hitzrordüa ordüan Urdinarbeko arrabotüan arramaiatzaren 14ean
Xehetarzünak Antton Arhancet eta Baxtian Liguex antolazaleekin :