Berriak

Urtarilatik goiti, xiberoko 7 xokotan hasiko dira probintziako kanporaketak, Barkoxe zolatik, Santa Grazi püntalat arte. Ondotik, Santa Grazin izanen da xiberoko finala, eta Eüskal Herrikoa Araban.
Xiberoan gero eta jokülari haboro badira parte hartzeko, eta ürrentzeko sari ejerren irabazteko nahiarekin, nahiz eta memento goxoen partekatzea den ere gaüaldi horien helbürüa.
Alain Mugordoy :
7 kanporaketa horiek ordüan ondoko herrietan dirateke : Santa Grazin 24an, Ozazen 31an eta bantailan Atharratzen « Prefosta » ostatüan 14an, Maulen « Zinkan » 15an,Garindainen 22an, Urdiñarben « Chistera » ostatüan 23an,eta azkena Barkoxen martxoaren 1an.
Pagolako Maskaradaren ondotik, Altzai Lakarriko gazteak dira kurritüko herriz herri 12 astebürüez.
Egünko egünean Maskaradak famatü eta bizikor badira 2033 gero eta jente gütiagoek badakie zer diren maskaradeen heroak.
Hori deikü aipatzen Marcel Bedaxagerrek :
Aste bürü hontan, Harituz kültüra festibalttoa, Xiberoalat hüilantüko da. 11an Lexantzüko herriko gelan, Maddi Sarasua bertsolariak, bere lehen libürüa aurkeztüko dü müsikalariekin.
« Biharraren Hegietan » olerki libüruan, injüztizia sozial ezbardinak salatzen dütü, izan diten gure herrian ala kanpoan bai eta iraganekoak edo egünkoak.
Maddi Sarasua :
Altzai Lakarriko gazteek lehen maskarada arrakastatsüa eman düe atzo. Egunaldi ezinago ejer batekilan abiatü dira sasuko maskaradakariak.
Lakarriko arrabotüalat hüllantü gira :
Maskaraden sasua igante hontan hasiko da, azken 4 hilabetetan prestatü ondotik, azken mustraka egin due ibar eskuinekoek neskenegün hontan.
Pastoraletik dantzari taldea biltzen bazen errepikak azkartü dütüe larrazkenetik. Audela josleek berriki sortü dütüen jantzi berriak eramanen dütüe astez aste.
Dantza prunki badate, usatüzkoetaz gain, gohetx dantza emaiten beitüe.
Iulen Guiresse han günüan arizaleen lekükotarzunen biltzeko :
