XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Zea Mays Xiberoan !
TULALAIKA deitzen xiberoko ikastoleen besta maiatzaren 19ean eginen da Pagolan
Antolazalek aurtenko programazionea jakinarazi deiküe.
Zea Mays eta Xiberoots dira izanen talde nausiak, beste proposamen hanitxekilan ere AUHEN, IXABE ala « Ü » bezalako taldekin.
TULALAIKA besta horren hirugerren edizionea izanen da aurtenkoa, eta Herri urrats egiten den bezala beharrezkoa da xiberoko ikastolen etxekitzeko

 

 

Julien Lucuix antolazale taldean dena: 

Previous Next

Aurten 5 pastoral proposatürik dira Ipar Euskal herrian, horietarik bat Matalaz Pastorala izenekoa da.
Oilarrak taldeak deliberatü beitü projektü baten sortzea bere 30 urteen kari, müsikalde taldearekin.

Püblikoaren gana joan gira :

Xiberoots berrikuntza batekin arrajiten da!

Xiberoots taldeak klip berri bat elki dü !
Beti forman  izeneko EP edo dagün diskako lehen kantorea düe agerarazi.
Üsatüzko kolorearekin agertzen dira, besta reggae müsika baten proposatzez.
Hirugerren diskaren prestatzen ari dira, eta ez bada orano data xüxenik larrazken huntan elki nahi lükie.
Alagerazko egünoroztako eskentza egin nahi balin badüe, tematika ülünagoak ere lantüko dütüe.
You tube plataforman edireiten ahal düzie « beti forman » xiberootsen azken sorkuntza

 

 

Pette Jaragoyhen eta Jon Etxekopar kümitatü dütügü: 

Previous Next

Benat Espil ozaztarra zentü da 67 urtetan.
Iparetarrak taldeko kide ohia zen xiberotarra eta urtez eta urtez xiberoko gaü eskolako erakasle izan da, eüskararen dinamikaren indartzeko xedearekin.
1980ko hamarkadan gose greba bat egin züan  ikastolen süstengüz

Joseba Garai lankide ohia: 

Maritxu Castillon lankide eta ikasle ohia: 

Xan Coscarat bidelagün bat : 

Felipe Bidart bidelagün bat :

 

Beñat Espil "ANTI" filmaren hedatzetik landa, nun ere eüskararen iragana eta geroa aipatü ziren:  

 

Haren omenaldia Biarritzeko erretegian asteazkenean, goizeko 10.30tan.

Matalaz pastorala emanik date Oilarrak taldearen 30 urteen ospatzeko.

Lehen emanaldia martxoaren 23an date.

Hori gabe, ostirale hontan Matalazen biziaz mintzaldi bat badate Urdiñarbeko Chisteran, 20.30tan.

Robert Elissondo ta Allande Etxart-ek beren jakitatea partekatüko düe.

Allande Etxart-ek bere ikerketen berri emaiten deikü: 

1660ko altxamentüaz, aitzineko epaiteketetaz eta beste xehetarzün haboro heben entzüngei: 

Allande Etxart-en blogean artxiboak ikusgei: http://allandetxart.eklablog.com/licharre-p2931844 

 

Giltzak: , , ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan