Desagertü diren Albadakak berriz plantatüko dütüe Ligi Hauze Liginaga Lexantzü Zünharreko herritarrek.
Iragan urtean jadanik lehen edizione bat egin zen dinamika baten abiarazteko
Aurtenkoa lantürik-ago izanen da, Maika Etxekopar-en lagüngoarekin martxoko jeialdi hori lantzen beitüe
Antzerki dantza eta generazione nahaste bat egin nahi da ;
Helbürüa da eüskal kültürraren arrapiztera ondoko urteetan horra diren bi xede nausiak beno lehen : maskarada 2030ean eta pastorala 2039ean.