Baionan eta Irisarrin egon ondotik, Xiberoan ürrentzen da erakuska hori. Zigor, eskültüra lanentako ezagüna baldin bada, argazki eta olerkigintzan ere ari da. Eta azken bi horietan oinarritürik da. Nahiz eta bizpahiru eskültüra badiren ere.
Argazkiak dira nausi, oro xuri eta beltzez eta handitarzün desbardinekoak. Audela 20 urtez zerratürik egon ondotik, Aguerriako Kapela arrazabaltü düe honentako.
Ostirale hontan (azaroaren 8an) estrenatürik date arrestiko 6etarik goiti eta urtarrila arte egonen. Anartean animazione zonbait antolatürik dira.
Azaroaren 8an Estreina 6etan.
Azaroaren 15an Bisita Gidatüa Zigor ekilan eta mahain üngürüa Sylvain Guyot eta Simon Maraud geografoekin. 6 etan.
Azaroaren 29an Bisita Gidatüa Zigor ekilan eta mahain üngürü bat Pablo Marticorena arkeologoarekin 6 etan.
Abentüaren 7an : Libürüaren izenpetzea Tandem libürütegian 11etan eta arrestiko 2 etan bisita gidatüa Zigor ekilan kapelan eüskaraz.
Abentüaren 21an: Libürüaren izenpetzea Tandem libürütegian 11etan eta arrestiko 2 etan bisita gidatüa Zigor ekilan kapelan frantsesez.
Zigor artista :
Beste egünetan aste ondarrez baizik ez date zabalik erakuska.