« Ultimes Déchets » libürüaz solas eginen dü Itxaro Borda idazleak, BIK edo barne aldeko irakurleen klubeko kideen aitzinean. Hiz ordüa Urrietaren 8an 11orenetan Mauleko mediatekan. Ainize Madariaga :
Hazparneko Hazketa ondartegiko borroka dü abia püntü. Eleberri polizial beltz bat da, non eta Amaia Ezpeldoi detektiba agertzen den hilketa baten argitzera. Ümore beltz püntü bat kausitzen bazaio libürüari, ez dü baztertzen kritika zorrotz eta gogozkaldi barna.