XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Ospitale Peko Xabi Dupouy-k müsikak sample maneran ezarten dütü eta müsika sortzen :


https://www.instagram.com/uproiektu/

 

Basabürüko ihauteriak dira igantean

Basabürüko ihauteriak dira igante huntan.
Azken 32 urtetan bezala, San Pantzaren auzia eginen da Atharratzeko plazan arrestiriko 4 orenetan.
Goizanko Maule Atharratze lasterkalditik landa, meza haurrentako animazioneak eta bandas-ak hor izanen dira plazaren alageratzeko.
Hitzordüa barantailaren 25an

 

 

Pauline Chuburu eta Céline Chuburu: 

 
Previous Next

Musikalde eta Oilarrak taldea baratü dira pastoral baten eraikitzeko. Martxoaren 23an Urdiñarben, apirilaren 6an Mitikilen eta apirilaren 13an Baigorrin emanik date.
Xehetarzünak Xabi Elgart eta Laurentx Uthurralt antolazale eta aktürrekin :


Battitta Berrogain errejenta eta aktürra :
Gamere Zihigako Pastoralaren kargüak emanik dira

Ligetx koblakaria(k) üda huntako Xiberoko pastoralak kargüak eman dütü ostirale huntan.
Memento inportant bat pastoralaren zeremonian.
Aurten, iragan urtean bezala, berriz Bi kargü nausi badirateke : Luis Ligetx koblakariarena eta Madalena Ligetx bere arrebarena.
Kargü horien eramaiteko Ximun Héguiaphal eta Marie Urruty gazteak.
Uda huntan emanik izanen da xiberoko pastorala üztailaren 28ean eta agorrilaren 3an Gamere Zihigan.

 

 

Han zen Maider Zügün: 

 
Previous Next

2023 urte ürrentze hontan Berritza alkarteak izen emaite bat zabaltü dü xiberoko 26 gazteer dantza ikusgarri desbardinetan parte hartzeko.

Xehetarzünak Laida Camus Etchecopar, Berritza alkarteko langilearekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan