XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Barkoxen mürala berria tintatü düe

Mural handi bat egin da patronaje gelan !

Barkoxeko karrikak animatürik ziren aste ondar hontan gazteek tintatzen jauntsi beitüe Dom Campistron artistaren manüpean. Aspalditik xede hau züan «Etxahun» alkarteak eta setemez egin behar bazüen, aro txarrarengatik pusatü züen. Erran behar da ezinagoko denbora ejerra üken düela, eta hiru egünez pentsatzen bazüen egitera, azkenean neskenegün arrestitan jadanik ürrentü züen. Kolore hanitxekilan, «egün bihar etzi» hitzak idatzirik dira, barkoxeko azken pastoraleko kantore bateri erreferentziaren egiteko. Hortaz gain, xiberoko dantzariek dütüen ezaugarri zonbait agertzen dira kolore bizi ejer zonbaitetan. 7x7 metro egiten dütü marrazkiak. Ageri da Maule eskiulako zentzüan patronaje gelan orduan.

Xaxi Hobiague :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan