XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Basatiak eüskarazko filma animazionea Maulen

Eüskarazko proposamen güti agitzen baldin badira zineman, orano gütigotan da haurrentako ere diren filmak.
Neskenegün hontan aldiz Basatiak izeneko Stop-Motion-ez eginik filma erakatsirik date. Hau osoki eüskaraz date eta 7 urtetarik goiti, publiko oroentako pentsatürik izan da.
Münduko zinema festibal handietarik igaran da filma (Cannes eta Annecykoa bezala) eta hanitx preziatürik izan da püblikoarengandik.
Ixtoria : Borneon, oihan tropikal handiaren mügan, Keria izeneko heroinak borrokatüko da oihanaren suntsiketaren kontre, bere erroeri bürüzko egiaren ezagützeko parada emaitez.
Euskal Herriarekin lotzen ahal den aipageia da.
Gastibeltza banatzailearen ustez, filma izigarri ederra da eta balio du ikustera. Audela erranaldi sinpleak izatez, eüskara ikasten direnentako ere balio dü.
Neskenegün hontan 5 etan Maule Baithan erakatsirik date.
Gastibeltzako langilea den Estitxu Barbace :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan