XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Setemearen 5etik 15ealat ospatüko da berriz ere “le temps d’aimer la danse” edo Maitaldia festibala. Dantza garaikidea aitzinean jarteko Malandain izeneko baletak abiarazi züan bena emanaldiak kostaldean egiten ziren. Azken urteetan harremanak indartu dütüe barnekaldeko herriekin ikusgarriak hüilanaztez. Hartako Malandain-ek partaidegoa bat plantan jarri dü Mauleko herria eta Berritza alkartearekin.

Setemeraren 12an Malandaineko eta Berritzako dantzariek negü hontan alkarrekin eman züen ikusgarria berriz emanen düe. Bestalde Mizel Tere eta Benat Achiary-ren sorkuntza berria lehentze erakatsirik izanen da Barkoxeko arrabotüan, Etxahun Topet eta pelotaren üngürüan. Berritzako Masterclass-ak harek lehen partea eginen dü Barkoxeko pastoraleko dantzariekin.

Jakin besterik badatekilan Atharratzeko merkatüan eta Mauleko plazan. Berri emanen deizüegü seteme hatsarrean.

Eloisa Ospital : 

Maiana Barneix eta Pette Jaragoyhen : 

Previous Next

Enbata mugimentüa, Ikastolen sortzea, ELB-ren sortzea, bakegileak…ÜRRATS KOLEKTIBOAK pastoralak Ipar Euskal Herriko gartazkak tauladatü dütüe igantean.
Azken 40 urteetako gatazken aipatzea haütatü düe barkoxtarrek.
Lan egiteko maneran ere hori bermatü düe elkarlana lehenetsiz: idazle gazteak, hiru errejent eta transmisionea izan dira aurtenko berezitarzünak.
Bigerrena agorrilaren 2an gaüez emanik izanen da eta azkena agorrilaren 10ean GOIZEZ.

AZKENEAN azken emanaldia goizeko 9ak30tan igaranen da. Bazkariarentako leküen hartzeko : 06 86 26 54 20
Leküak hello asso webgünean atzamanen dütützüe.
Erreportajea :

Giltzak:
Previous Next

Zurrezko hatüak edo gaüzak, zaküak, eskültürak, zeramika mota desberdinak, argazkiak, edergailüak eta margolanak erakatsirik dira Etxahun gelan.

Basabürüko 10 artista jüntatü dira Zart-minak erakuska horren antolatzeko. Helbürüa bakotxaren sorkuntzak erakastea zen. Hüllantzen ahal da astehartetik neskenegünilat arresti güziz 15:00etarik 19:00etara eta astelehen goizez merkatü denboran.

Patxi Capot artistetarik bata :

Aste bat baizik ez da baratzen Barkoxeko pastorala gabe

Enbata mügimendüa, ELB-aren sortzea, bakegileak…ÜRRATS KOLEKTIBOAK pastoralak Ipar Euskal herriko güdükak tauladatüko dütü igandean.
Azken 40 urteetako güdüken aipatzea haütatü düe barkoxtarrek.
Lan egiteko maneran ere horri bermatü düe alkarlanaren lehenetsiz.
Idazle gazteak, hiru errejent eta transmizionea izan dira aurtenko berezitarzünak
Lehena igandean uztailaren 27an, ondotik agorrilaren 2an (gaüaz) eta 10an .
AZKENEAN azken emanaldia goizeko 9ak30tan igaranen da. Bazkariarentako erreserbatzeko : 06 86 26 54 20
Leküak hello asso webgünean edireiten ahal dira

 

Egünoroz Pastoraleko kümit bat gurekin izanen da.

Astelehen huntan Ximun Pinque aktür eta antolazale eta Sophie Larrandabürü kür eramailea: 

Asteartean Annie Aguer Kanpo eta Nicole Erbinartegarai dendariak

Asteazkenean Jon Gamiottipi dantza eramailea

Ostegünean Xalbat Jauregiberri Petxi eta Kattin Galan

Ostiralean Maritxu Galan eta Aña Iriart

Previous Next

Ürrats kolektiboak pastoralak kuntatzen dütü Euskal herrian bizitürik izan diren ürratsak eta güdükak, horietan ikastolen, ELB ala untsa AEK-aren sortzea 
Üztailaren 27, Agorrilaren 2 eta 10 ean emanik date Barkoxeko pastorala. Azken urte horietan bero azkarrak izan dira pastoral egünetan eta horrek jenteak geroago eta haboro lotsarazten dütü
Hori bürü egiteko aurtenko pastoralak deliberatü dü elki bide baten atzamaitea eta ondorioz bero azkarrak balin badira pastorala aitzinatürik date goizanko 9k30 etara 
Pastoraleko leküak salgei dira Garat ogitegian Barkoxen, Mauleko Xirikota saltegian, Maude saltegian atharratzen eta Hello asson. 

 

Xehetarzünak  Lorie Pinque, ürrats kolektiboak pastoraleko bülegoko kidearekin : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan