Eüskal Kültür Erakundea , iparaldeko 222 kültüra alhoreko alkarte biltzen dütüan alkarte handia da eta bere biltzar nausia igaran berri da. Hiru helbürü dütüan alkartea da : Lehena alkarte mündüaren lagüntzea eta gogozkaraztea. Hortan xede ezbardinen sostatzea ala antolatzea bai eta komünikazionean lagüngoa bat emaitez. Bigerrena eüskal kültüraren transmisionearen aisatzea. Adibidez, eskoletan erakustez kültüra bizi dela egün oroztakoan. Eta azkena bilketa lan bat da, eüskal kültürari bürüzko Etnopoloan, zoinetan 450 jente alkarrizketatü diren.
2025 urtean jarraikiko düe xede ezbardinen lagüntzen bena püntü inportanta bezala ikusten düe transmisionearena.
Johañe Etchebest :