XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Boga boga kantoretik diska berrialat nabigatzen dü Xiberoots taldeak !!!!

Abantsü 10 urte Xiberoots taldea sortü dela, eta bigerren diska elkitzeko bidean da.

6 artistek taldea osatzen düe : Txomin Dhers, Pette Jaragoyhen, Jordi Foucher, Remi Pourasso, Antoine Stassinet eta Jon Etchecopar.

Diska berria funki estiloan koloreztatüko da besteak beste, eta kümita zonbait agertüko dira aldi hontan ere bai.

Sürprisa ontsa begiratürik da mementoko….

Jon Etchecopar kantariak dütü testoak idazten eta konfinamentü denboran idazketan erauntsirik, nola ez planeta hori kantoreetan ez aipa !

Kontzertüak diska elkiko den ber sajoan arra hasi nahi lüküe, erran nahi beita üda hontan.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan