Kalitatearen haütüa dela elkibidea beste behin berretsirik izan da berriki egin den Axuria kooperatifaren biltzar nausian. Xiberoko kooperatifaren salmentak ehüneko 4ez emendatü dira iragan urtean. 48000 axuri saldü dütüe, bataz besteko 3 euro ta 87 zentimako prezioan. Axüria merkatüa hein berean etxekirik izan bada, behikiarena ehüneko 13ez goratü da.
Peio Quihillalt Axuria-ko lehendakaria :
Salmenta heinaren goratazeko orano kide berriak atxeman behar dütü, bere kide hanitx erretretatik hüilantzen beitira. Hortarako, eta ekoizpenaren segürtatzeko, Xibero üngürüneko herrietako hazleeri ere dei eginen dü laster. Hemen hazi, eho eta moztürik haragia, arraskata dü Frantzian, bena ere bai Europako herri hanitxetan. Bere bezero nausiak, jatetxe eta haragitegi haundiak dira, baita ere geroz eta haboro ikastetxeak. Axuria kooperatifak, salmenta heinaren goratazea dü xede bena horren bermatzeko kide berriak atxeman behar dütü ekoizpenaren segürtatzeko.