XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Laborantxan instalazioneak apaltzen balin badira, gazte zonbait lurrari etxekirik egoiten dira.

Orai arte Elkar lankian ordengaialü baten gibelean egon balin bazen, Ximun Castege barkoxtarra bere herrian plantatü da.

Frütatzeak lantatü dütü : sagartzeak, peatziak eta ahantze zonbait.

Izuran formakuntza bat jarraiki ondotik, 2 hektarrako lur puzka bat atzaman dü etxe kantean. Han abentüan zühainak lantatü dütü. Maider beregana hüllantü da :

Previous Next

Thomas Arhanzet 2017an plantatü zen Gaec-ean bere amarekin, bere aitaren leküaren hartzez. 200 basco bearnaise, eta 30 behi badütüe .

Aüzoaren etxen ikusirik eta ikasirik, gaznaren egitea deliberatü züan plantatzean. Eznearen parte bat Aramitzeko leterialat igorten jarraikitzearen haütüaren egitez.

Gaznaren salmentaren aldetik, etxetik saltzea bazter ützirik ezneki saltegietan saltzea deliberatü düe.

Zalgizeko Etxegazna gazitegian eta Axuria kooperatibetan parte hartzen dü, bere abisean arrenküer taldean bürü egiteko sistema hona da.

Thomas Arhancet Etxebarne: 

Previous Next

Abentü eta urtarileko üholdeek kalte ekarri düe!

Alta urtarilekoa uste beno ttipiago baratü da.

Halere kalteak zoin izan diren, zer arriskü baden eta beste argitzen deiküe Bernard Lougarot Sigomaren presidentak eta Raphaël Roy züzendariak:

alkarrizketa llabürtüa:

alkarrizketa osoa:

Sigomaren egongia Chaume gaznakagiaren gibelean düzüe, 7. etxean.

Previous Next

Ikuspüntü hori barnatüko dü Yannick Ogor laborariak HAU aldizkariaren zenbaki berriaren estreinaldian.

Azken urteetan laborantxa mündüa hunkirik da, gizartea bezala, pandemietaz, hala nola hegazti gripa edo urdeen gripa.

Laborantxaren industrializazioak ekarritako arrenküra kalitzeko, administrazioak laborari ttipien egiteko manerak trabatzen dütü, kanpoko hazkuntzarentako süstut.

Horrek Yannick Ogor-en ustez laborantxa ttipiaren hiltzea ekarten dü eta horren kontre borroka kolektiboa barnatü behar dela dio.

Yannick Ogor :

Bretoi militanteak hitzaldi politiko bat proposatüko dü eta alkarrekin gogozkatzeko okasionea sortüko da.

Hitzordüa Uhaitza aterpetxean Atherein ostirale hontan arratseko 8ak30etan.

 http://hau.eklablog.com/

 

Previous Next

Sekülan bezain gora izan dira prezioak egüberriko sasuarentako. Sasu hontan üsatüan bezala Espainian saltzen dütüe.

Ahaatik egüberri iganik prezioak berriz erdiaz ttipitü dira.

Halerik ere, Axuria eta CAOSO kooperatibak ondoko hilabetentako baikor egoiten dira.

Peio Quihillalt eta Jean Michel Iroumé :