XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

ez da batere aisa artzain baten atzamaitera bortükako!

Bortüka seriuskin hüllantzen ari da eta olha zunbait artzain gabe batzen dira !

Ez da hain sinple artzain baten atzamaitera eta begiatzera laborari batentako.

Ofizioak itxüra gogor bat badü, eta sasuzko ofizioa izanki, kanbiatze hanitx bada eta üsüxka artzainez kanbiatü behar da

Horri bürü egiteko, komünikazione lan handiak egiten dütüe laborantxa  alkartek, laborari eta artzainen arteko lotüren aijatzeko

 

Jüje Thiry artzaina:

Bettan Aguer Bagaia laboraria:

Previous Next

Garapen irainkorraz sensibilizatzeko eta ideien partekatzeko etxalte bat Xiberoan !

Onize pean Blü Taula alkarteak , 60 zühain frütadün lantatü dütü. Ondoko urteetan, hein horren emendatzea da xedea, baratze baten egitea, lantareen eta erleen ezartea, hots biodibertsitatea azkar den güne baten sortzea.

Negütegi batetan ere apaidüak eginen dütüe  etxaltean  bildü mozkinekin. Helbürüa etxaltea osoki otonomo izatea da.

Kalitatezko janaria prezio honargarri baten proposatzeko xedearekin, kostaldeko jente eli batek etxalte hori sortü düe. Ideia garapen irainkorraz sensibilatzea eta ideien partekatzearentako etxalte bat izatea da.

Günea aste undarrez biziko da partikülarzki. Besteak beste, sükaltariak erresidentziaz jinen dira, hor berean diren muzkinekin egin apaidüen proposatzeko.

Mementoko negütegia ez denez muntatürik, ateleriak kostaldean eginik dira, horietaz informazione habororen ükeiteko eta xedearen süstengatzeko  : blütaula.org

Lena :

 

 

Previous Next

Lexantzün Mathieu Jaragoyhen eta Virgina instalatü balin badira eta Sarah-k Altzürükün bere lantareak hazten jarraikitzen badü, Zalgizen beste bi gazte plantatü dira.

Carl eta Jean-ek GAEC bat sortü düe. Igaran urtean hasi ziren lanean Lakarrin eta orai haien aktibitatea zinez partiarazi düe.

Axuriaren axuri pausatze günearen kantean haien negütegia muntatü düe. Harat hülllantü gira :

Previous Next

Sylvie Baffalio Urdiñarbetarrak belarjakintza ebilaldiak antolatzen dütü Xiberoan gaindi.

ONF oihanetaz axolatzen den ofiziotik igan ondotik, bere jakintzaren partekatzeko gogoa üken dü.

Hortako, Zeinülili izeneko mikro enpresa sortü dü düala 5 urte.

Gija hortan, xenda bazterretako lantareak nola deitzen diren, nola ezagütü eta zertako baliatzen diren kontatzen dü Sylvie Baffaliok.

Ebilaldiak aski llabürrak dira, eskeintza ahal bezain zabala izan dadin. Mementoko, xiberotar güti hüllantzen badira, gogoa piztüko zeiela esperantxa badü.

Sylvie Baffalio-Zeinülili facebook ostoaren bidez edo 06 85 35 01 25 zenbakiaren bidez harekin harremanetan sartzen ahal zide.

Dagün ateraldiak dagün apirilaren 9 eta 12 an antolatürik dira.

Sylvie Baffalio :

Previous Next

Neskenegün goizan, Agerriako frutatzetan Sagartzea alkarteak enpeltatze ikastaldi bat proposatü dü.

10 bat pertsona hüllantü dira Gabriel Durrutiren kontseilüak behatzeko.

Enpeltatze manera desberdinak ikasi dütüe, zühain suerte eta erabilpen desbardinentako.

Gure erreportajea behatzeko :

Jakin enpeltatze sasu betean girela apirila erditsüa arte !