XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Beaumartin-eko oihana bertan saldüko da

Euskal irratiak bildürik informazioneare arabera, Larrañeko « beaumartin » ala Bürdüñolako oihan historikoa bertan saldürik izanen da…

Hüllan 600 hektarako bago-oihan hori 18gerren mentüan jadanik indüstriarentako erabilik zen bürdüñolen (forges) joanarazteko, inkatzaren egitez.

Bildü dütügün informazionen arabera 3 erosle  proposatü dira : PEIO Etchelecou, eta laborantxako lürretaz axolatzen den SAFERa.

 

Marcel Accoceberry mera ohiari galtegin deiogü oihan horren historiaren kuntatzera: 

Previous Next

Xiberoko bidea lüzatzen ari da..

Bada orai urte zunbait aipatzen dela Sarikota pea, Ezpeize eta Onize pean artean bide berri baten eraikitzea.

Bena herritarren parte bat ez da akort.

Alkarte bat eraiki düe herritarrek,eta audela « bizi  xiberoa » eta « sepanso » üngüramenaz axoltzen diren mugimendüekin biltzen dira xiberoko bidearen kuntre.

Letera bat helarazi zaio departamentüari eta Jean Jacques Lasserre bürüari eztabada zabal dezan eta beste proposamen baten egiteko.

Departamentüko kuntseiler den Pepela MIRANDEn arabera lanek hasi behar lükie 2023an

 

Pepela Mirande departamentüko kuntseilerra:

Jean Marc Baranthol: 

Les voies du saison alkarteko André: 

Bizi alkarteko Marie Christine Lagrange: 

Sepanso alkarteko: 

Xiberoko bidearen kuntre dira Bildozeko 8 herriko kuntseiler

Bildozeko 8 kuntseilerek xiberoko bidearen kuntre direla jakinarazi düe.

Kuntre beno, beste proposamen bat egiten düe , bideko segürtamenaren hobetzeko eta treinbidearen bizikleta eta ebiltarien bide izan dadin.

Gütün bat igorri düe Jean Jacques Lasserre departamentüko bürüari eztabadaren abiarazteko.

Beren proposamena hanitxez ere merkeago lizatekiala eta herritarrentako erabilgarri ohartarazi düe ere

 

Frantxoa Camus Bildozeko herriko kuntseilerra: 

Previous Next

Urtebürüaren markatzeko neskenegünean Izpuran besta ederra antolatürik zen.

ELB sindikatüaren sortzea, eüskal herrian 80.hamarkadan jadanik bazen dinamika batetan sartü zen.

Eüskaldün gazteria bezalako taldetan eramanik izan ziren gogozketetarik, bai eta ere Jean Pitraurekin ASAM alkarteak.

1981ean  FDSEA sindikatüarekin desadostarzünak ikusirik, eüskal herri osotik jinik ziren laborari talde batek ELB sindikatüaren sortzera deliberate züan.

Mattin Arhanzet Otxoatx Atharraztarra horietarik bat zen, ELB –ren sortzeaz galtozkatü dü Maider Hoqui-k:

Previous Next

Düala 12 urte Christophe de Prada –k dokümental bat argitaratü züan : "L’eau des Pyrénées un conflit pour le 21eme siecle" izenekoa.

Hontan hurraren kudeaketa txarra edo eza aipatürik dira hainbat adituengana joan ondoan.

Katalana, eüskara, frantsesa eta españula entzüngei dira, pirineoetako aktür edo eragile desberdinengana joan beita.

Hurraren %70-a laborantxarentako erabilirik baldin bada, lekü hanitxetan laborantxa mota ez dela egokitürik dio eta kanalen eta lakuen eraikitzearen kritika bat eginik da bertan.

Dokümentalaren ikusteko parada bada youtube-n: https://www.youtube.com/watch?v=ouXx54_-sVo

Dokümental hori aipatzen deigü Christophe de Prada-k: