XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

PDE departamentüko planarekin prefetak sühakak defendatzen dütü

Prefetak sühakak süstengatü nahi dütü.

PDE sühakaren antolatzeko plana presentatü dü prefetak asteazkenean Biarnoko Agnoseko herrian.

Komizione edo lan talte baten sortzea herrikal eta deklarazione baten egitera sühakaren goizan berean behartzen dü plan horrek.

Ondorioz Sü ehailen SDISarekin eta sü ehaileekin lanean ariko dira segürtamena eta kontrolen indartzeko

25 000 hektara eta hüllan 4000 süte egiten dira urte oroz, pireneotako sühakaren hein inportanteena.

 

Sébastien Uthurriague departamentüko laborantxa kanberako president ordea eta Eric SPitz prefeta: 

Previous Next

Bi urtez Urdiñarbeko ardi zentroan erauntxi ondoan, parte batez kanpoko lanaren jarraikitzez, Bettan Jaury-k instalatzeko haütüa egin dü.

Arrokiaga eta  Gotaineren kuntre, Maule gaineko Bagaltxigako etxaltean, düala kasik urtea bere anairekin GAEC-ean  instalatü zen.

Kasik 500 m-etan, erran behar da etxalteko lürrak patar direla.

Ez da aija traktürrez kurritzea eta ezin zerrealarik egin. Hartako Sohütan, güne ordokiago batetan, belarra zankoaren gainean erosten düe, erran nahi beitü berek bedakak egiten dütüela beste norbaiten sohoetan. Eta prefosta zaldaien kanpoan erostera behartürik dira.

Bettan Jaury-k bere etxaltea presentatzen deikü:

Previous Next

Barkoxeko Txapelako kartieleko Petti Galant-en ikustera izan gira Suhit etxaltealat.

Ttipidanik laborantxan laket izanik, düdarik gabe ikasketen ürrentzean bere aitarekin instalatü da.

250 ardi eznadün eta 15 aragizko behi badütüe.

Berritarzüna, biolojikoalako haütüa egin düe aita semeek.

Previous Next

Kooperatibako 17 administrazaileak eta 50 langileak urteko bilan positiboa egiten düe.

Aktibitatea azkarki emendatü da : %6z kooperatibarentako %10ez magasientako. Orotat, 30 milioi euro sartü dira Mendikoako kexetan.

590 000 euroko benefizioarekilan, 300 000 euro berriz partekatürik izan dira laborarier eta arresta baliatürik izanen da xede berrien aitzina eramaiteko.

Laurent Etchebarne mendikoa kooperatibako lehendakaria :

 

Previous Next

Bada 5 zpa 6 urte Popol Boscq Muskildiarrak ürki izerdia biltzen eta edaten düala bedatsea heltü beno lehen.

Ürkia, bere axal leün eta argiaren hidez ezagützen ahal da, eta adarren sorgünean hexa beltzak ezagütgarri dira ere bai.

Bakotxak egiten ahal günüken biltzea da : hortarako xilo egiteko bat eta 6mm ko hodiak baizik ez dira behar.

Eta ürki izerdia botilletan biltzen da 3 asteetako tratamentüaren egiteko. Honek oligo elementüak badütü, eta gibela eta gültzürrünaren xahatzeko aspaldidanik erabilten da.

Popol Boscq :