Orai arte artzainek 2 lagüngoen artean haütüa baldin baziren, orai ez düe haboro ükenen.
Lehen lagungoa 7.6.A izenekoa estatüak finantzatzen dü eta predazionearen kontre babesteko diren lagüngoak dira. Patou bat eta tai gabeko (24 oreneko) zainketa bat egin behar da honen ükeiteko.
Bigerrena : 7.6.B izenekoa eskualdeak finantzatzen dü eta mendi güneen xahatzeko emanik dira.
Orai, lehen lagüngoa baizik ez dela galtegiten ahalko jakinarazi dü estatüak azken bi urtetan hartz edo otso baten aztarna atzamanik izan bada.
Artzainek dakitenez, Xiberoan 2019an izan zen azken hesa, eta halere eremü hortan ützirik da momentüko.
Egünko artzaingoaren kanbiatzera ekarriko düala salatzen düe bai eta zainketa ez dela hebenko güneer egokitürik.
Benoit Thauzin artzaina :