XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Gaznaren errezeta Thérèse Hoqui Jauregizahar-ekilan

Egün proposatzen deiziegü Zalgizeko Jauregizahar etxaltean Thérèserekin gaznaren egitea jarraik dezagün !

Thérèse Hoqui, eta bere semea Bettan GAEC-ez instalatürik dira. 300 bat ardi eznadün  badütüe zoinekin üdan Bostmendietan gazna egiten düen.  Düala urte zonbait Manex bürü gorrietarik, manex bürü beltzetarat igaitea erabaki züen, Eüskal Herriko bortüer ontsa egokitürik den ardia beita.

Biolojikoalat igaiteko haütüa egin düe.

Azken urteetan, Thérèse etxeko altxatürazia edo « levain » aren egiten hasi da. Ximia egile baten gija, bere eznean diren mikro-organismoak zelekzionatzen dütü, eta ondotik horik gaznaren egiteko püntüan lanean hasiko dira.

Maiderrek Tolosan jarraikitzen düan formakuntzarentako hortaz erreportajea egin dü.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan