Aurten ere Atarratzeko besten lehen egünaren kari Gazna feida antolatürik da.
40 urte ospatürik dütüan feida honek 40 bat gazna egile eta ekoizle desbardin jinarazten dütü Atarratzera egün osoarentako.
Egünean berean gazna lehiaka bat bada 4 kategorietan: etxeko ardi gasna, bortüko ardi gasna, behi gasna eta ahüntz gasna.
Etxeko ardi gasnaren mailan, azken bi urtetan Barkoxeko Etxebarne anaiek due irabazi. Heia 3. Txapela atzamaitera heltüko diren.
Eta azken urtean belar eta ardail lehiaka bat bazen ere, laborariek haien lürretan pusatzen den belarraren kalitatearen neurtzeko.
Aurten ez date gazna egiteko erakusketarik bena beste animazione pentsatürik düe. 5etarik goiti pelota partida eta arratsean Altzükütarrak taldea entzüngei beitirate.
Arnaud Etxebarne: