Elür hurteekin eta azken egünetako ebiteek arrantzükarien moralak altsatü dütüe, haatik kasik goregi ziren amüarrainen atzamaiteko.
Erran behar da aitzineko hilabeteetako idorteak hein bat inkietagarri zirela. Erreka eta ühaitzak apal izanik ere amüarrainen populakuntzen heinan ondoramen güti üken dütü.
Hortaz gain, txori batek arrantzükariak arrenküratzen dütü: itsas belea izeneko txoriak. Berriki xiberoan agertürik, bere ihizteka debekatürik da, eta urte osoan arrain franko jaten dütü.
Basabürüko APPMA arrantzüka alkarteak bere biltzar nausia egin dü, xehetarzünak lehendakaria den Nicolas Curutchague-rekin: