XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Bilgüne handiena, Sarikota Pean den « Mendixka » izeneko ondarkintegi edo dexeteria arrantolatüko da.
Orotarat 30 mila tona ondarkin tratatzen dütü güne horrek, erdia arra-erabilten ahal dena, eta beste erdia lürpealatzen ala leküz kanbiatzen.
Günearen arrantolatze bat izanen da hüllan 2 miliu euro kosteko düana.
2025ean Projeta bürütüko denean, biohondarkinak hots belhar eta zuhain ondarrak eta janari ondarrak baizik ez dira sartüko Mendixkan.
Baratzen direnak oro hots etxe hondarkinak Baionako Kanopian tratatüko dira.

Xehetarzünak Jean Michel Iroume-ekilan:

Previous Next

Igaran urtean lehentze egin zen « Andereen üztak » izeneko merkatüa. Ürrüstoi Larrabile eta üngürüko laborarixak eta artisauak bildü dira haien lanaren ezagütarazteko.
Hitzordua  uztailaren 6an gaüko 6etarik aitzina merkatüarentako ondotik 9etan aiharia badukezue emazteen mozkinekin, eta gaualdia animaturik dateke triki sonü eta herriko dantzariekin.

Xehetarzünak Maider Uthurry Davant, antolazalearekin :

Previous Next

Bortüala joaiteko sasua hasirik beita artzainentako, zer dütüen arrenkürak, xiberoko sindikatarekin harremana edo ere sühaketaz mintzatü gira Jean Do Iriart Larraineko aüzapezarekin :  

Agrüma zühainak ibar esküineko lürretan

Laborantxa mota berri bat sortü da ibar esküinean.
Zitru eta iranja bezalako agrüma zühainak pusatzen ari dira Altzai eta Lakarriko sohoetan. 
Veronique Coupé xiberoalat heltü da üsantzetarik kanpo den xede batekin; agrüma horiekin konfitürak egitea. Horrez gain, merkatüetan eta ostatüer saldü nahi lüke.

Véronique Coupé :

 

Previous Next

BLE eta CIVAM alkarteek 5. aldiko "Etxaltez etxalte" egünaldia antolatzen düe igantean apirilaren 28an. Goizanko 10 orenetarik arrestiko 5etara bio etxalteek batzarri eginen deizüe haien lana aurkezteko.

Thomas Erguy :