XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Urtoroz bezala karrikako jenteen eta artzainen bibiltzeko egünaldia Ahüzkin !

Igantean, azken mentean üsatü dütügün Ahüzkiko bestak ospatüko dira.

Egünaldi alagera artzain, txakür lehiaka, eüskal jokü eta ahüzkiko bortü jokü tradizionelekin (lesterka ütürrilat, jauziak eta barraka).

Egüertan bazkaria ere bada, izena emaiten ahal düzüe Ahüzkiko ostatülat deitzez.

Michel Aguer: 

Previous Next

Ligi Atherei egitzen den herria ! Bi merkatü antolatürik dira Athereien üda hontan herriko mozkin egileekin.

Gazna egile franko, urdanki, bixkotx ala oraino baratzeki eta frütü. Eskentza zabala izanen da berriz ostirale hontan 7orenetarik goiti Athereiko plazan.

Müsikaz eta herriko dantzariekin alageratürik izanen da arrakasta biltzen düan hitz ordü hori azken hiru urtetan.

Peio Quihillalt: 

Previous Next

Bilgüne handiena, Sarikota Pean den « Mendixka » izeneko ondarkintegi edo dexeteria arrantolatüko da.
Orotarat 30 mila tona ondarkin tratatzen dütü güne horrek, erdia arra-erabilten ahal dena, eta beste erdia lürpealatzen ala leküz kanbiatzen.
Günearen arrantolatze bat izanen da hüllan 2 miliu euro kosteko düana.
2025ean Projeta bürütüko denean, biohondarkinak hots belhar eta zuhain ondarrak eta janari ondarrak baizik ez dira sartüko Mendixkan.
Baratzen direnak oro hots etxe hondarkinak Baionako Kanopian tratatüko dira.

Xehetarzünak Jean Michel Iroume-ekilan:

Previous Next

Xiberoko etxalteetan diren kabaleak üsü ardiak ala behiak badira, La Kabane a Kabris izeneko etxaltean ahüntzak dira nausi.
2023an Marion eta Arnaud plantatü dira Etxebarreko laborari etxe ohi batetan, ahüntz eznearen transformatzeko.
Gazna mota desberdinak proposatzen dütü.
Horrez gain Turismo bülegoarekin, ostegünez 1h30 eko bisitak proposatzen dütüe etxaltean.
Haien mozkinak salgei dira etxondoan, Gohetxean, Atharratzeko Casinoan bai eta ere Iratiko magasian.

Xehetarzünak Marion eta Arnaud-ekilan: 

Previous Next

Igaran urtean lehentze egin zen « Andereen üztak » izeneko merkatüa. Ürrüstoi Larrabile eta üngürüko laborarixak eta artisauak bildü dira haien lanaren ezagütarazteko.
Hitzordua  uztailaren 6an gaüko 6etarik aitzina merkatüarentako ondotik 9etan aiharia badukezue emazteen mozkinekin, eta gaualdia animaturik dateke triki sonü eta herriko dantzariekin.

Xehetarzünak Maider Uthurry Davant, antolazalearekin :