XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Hidrojena badea xiberoan?

Hidrojena badenez jakiteko ikerketak hasi beitütüe. Hugo Maillos geologoaren gana joan gira :

Hatsarrea gaitz, bena gero bortüka ontsa igaran da Organbidean!

Artoa sartürik, bortükaren bilana egin dügü Muskildi Oilloborroko Jean Marc Bortahayre-ekilan.

1.300 eta 1.500 metro artean den Organbideko olhan da:

Eznearen parte handi bat Azkorria gaznakagian saltzen badüe, beste parte bat bestelakatzen (transformatzen) düe Yaourt edota Kallatia egitez.

Giltzak: ,
Previous Next

Hür eta sagar biltzen ari dira Garindaineko Goyhenetxea etxaltean.

2.200 frutatze dütüe, eta sagar eta hürrak bürüalat arte bestelakatzen.

Sagar jüsa, sagarno, sagar ozpin, txipister baita hür olio eta tartinatzeko pasta besteak beste.

Xehetarzünak oro Olivier Latchère-ekilan:

Beren mozkinen ta etxaltearen berri hartzeko helbidea: https://www.facebook.com/profile.php?id=100057794253978

Previous Next

Ipar Euskal herrian hur heina ütüri eta erreketan zinez arrenküragarri da. Üda untsa hasi balin bagünüan ebi tzarrakada ejerrekilan, agorrila erditsütik ebi kotea güti üken dütügü. Hori eta igan negü idorrak alerta heinan ezarri dütü gure erreka nausiak süstut Urdazubi eta Errobi.
Xiberoako Ühaitza ere « vigilance » edo ernetarzün heinean dügü.

Gure hur erreserbak nula sortzen diren, klima kanbiamenaren eragina eta gure üsantsen kanbiamen beharraz minntzatü gira Allande Erreçarret hur ingernierarekin :

Previous Next

Departamentüak elikadüra autonomiala bultzatü nahi dü. Horrentako esperimentazione desbardin zonbait egiten dütüe, Montorin, Urdiñarben edo ere Pagolan.
Igaran urtean kabalentako bazkaren prezioak hanitx goratü bada, bada urte zonbait departamentüak eseatzen dütüala hazi eta belar desbardinak lantazten, ikusteko ze mota hobeki egokitzen den.

Montorin ginen :