XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Bil ta garbi sindikatüak bere ondarkinen tratatzeko antolakuntza kanbiatüko dü

Bilgüne handiena, Sarikota Pean den « Mendixka » izeneko ondarkintegi edo dexeteria arrantolatüko da.
Orotarat 30 mila tona ondarkin tratatzen dütü güne horrek, erdia arra-erabilten ahal dena, eta beste erdia lürpealatzen ala leküz kanbiatzen.
Günearen arrantolatze bat izanen da hüllan 2 miliu euro kosteko düana.
2025ean Projeta bürütüko denean, biohondarkinak hots belhar eta zuhain ondarrak eta janari ondarrak baizik ez dira sartüko Mendixkan.
Baratzen direnak oro hots etxe hondarkinak Baionako Kanopian tratatüko dira.

Xehetarzünak Jean Michel Iroume-ekilan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan