XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Organbidexkako txorien kontatzearen sasua da

Üztailaren 15an baizik ez badira hasi kontatzen, ondorio hau jadanik elkitzen düe LPO alkarteko kideek.

Badü 46 urte orai Txorien babesteko Ligako alkarteko kideak aldizkatzen direla organbidexkan larrainen, txorien kontatzeko. Horri esker txori espezien salbajeen jarraikia egiten ahal da.

Ikusten diren espezien artean haboroxienak harrapalariak dira : ülantxa gorriak, ülantxa beltzak, arrano txipia, arrano arrantzale, arrano sügezaleak, milotzak eta belatxak.
Bena horrez gain beste familietakoak ere agertzen dira solomak, ürzoak, korrido arruntak edo gabirai arrunta edo ere amiamokoak (cigogne).

Txomin Haure-placérekin, LPOko lagüntzailearekin mintzatü da Iulen Guiresse : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan