XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Zelü zohardia lagün, partida ejerrak izan dira igantean Urdiñarbeko arrabotüan. Xiberoko txapelgoako 3. mailaren ondotik lehen mailan lehiatü dira Peio Ascona/ Bixente Cubiat, Antton Amulet eta Denis Agueren etzian. Partida gogorra Aguer/Amuletentako, Ascona/Cubiatek tiro gaitzak igorri beitütüe. Partida 30 16 ürrentü da.

Previous Next

Pagolan Ametsa alkarteak düala 30 bat urte hasi zen yosekanbudo kurtsoen emaiten. Orai Ipar Eüskal Herri osoan 500 bat ikasle dütÜe trabatzen 5 langileek.

Formakuntza profesional ezbardinak proposatzen dütüe ere eta aurten horik indartü nahi zütüen. Hartako obrak egin dütüe, dojo berri bat sortüz kanpokoaldean eta alojamentüak ikasleentako.

Jose Perezek bisita egin deikü :

Previous Next

Egun igaran behar zen Intxuristeko etapa ezeztatü baldin bada, bihar eta etzi xiberoko bideetan agertüko dira.

kanbioetaz Robert Larrandaburu:

Xehetarzünak Felix Laxague antolazaletarik batekin :

Previous Next

Mauleko igeskagia klub-ak sekülazko urtea egin dü aurten, 23 lizenziadünek parte hartü beitüe frantziako txapelgoan, eta horietan 17ek medaila bat üken düe !
Egünko egünean 140 lizentziadünek kurtso hartzen düe kluban diren 4 trebazaleekin.

Sasoaren bilana egiten deikü Kattin Cazanave igeskariak :

Previous Next

Angelu, Donibane Lohitzüne eta Maule ber txapelgoan ariko dira aurten , nazional 2ean.

Eta derbi batekin abiatüko da Nazional 2ko txapelgoa Maule eta Donibane Lohitzünentako.

Iragan urteko sasu hunari esker, eskeler bat gorago ari dira aurten mauletarrak.

Lehen egünaldiarentako : Donibane Lohitzüne – Maule neskenegünean, Angelu -Lannemezan igandean!

Mattin Epherre:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan