Igaran üdaz geroztik, Nahia Malharin mauletarra, Merignac Handball taldean ari da jokülari profesional gisan.
Atharratzen hasi zen 9 urtetan, eta 14 urte berantago, frantziako lehen mailan ebilten da talde hortan. Maila goratü bada prefosta, lana ere bai. Astean zehar 10 trebaketa badütü eta 2 partida jokatzen ahal dütüe astean. Hortaz gain Frantzia osoan bidajatü behar düe ere.
Bi urteentako kontratüa badü Nahiak « Merignac Handball » taldean eta oro emaiteko prest da lehen mailan txostakatzeko.
Han bildü dütügü hainbat lekükotarzün :
- Kirola
- Agerraldiak: 281