XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Txapelketaz txapelketa dütügü üdako igeriskatze taldeak.
Azken horiek negüan igerixkagia zerratürik dütüenak dira, Maule,Donibane garazi, Hazparne, Kanbo, Donapaleu eta Bidaxüne bezala.
6 talde horien artean ere hen txapelketa düe astezkenetan, eüskal herriko txapelketa, eta finala asteazken hontan izanen da konbon.
Azken urteetan Mauletarrak dira nausitü eta aldi hontako pronostikak hala dira.
Aste bürü hontan beste txapelketa bat izanen da Bidaxüne eta Hazparnen eta ondoko hitzordü nausia Donibane garazin akitaniako txapelketarekin agorrilaren 18 19 eta 20an.

Xehetarzünak Beñat Cazanaverekilan:

Benat Marmissolle atharraztarra bigerren mündüko lasterkaldi gogorrenean !

Benat Marmissolle atharraztarra bigerren mündüko lasterkaldi gogorrenean !

« Hardrock » izeneko estatü batuetan lasterkatzen zen lasterkaldian parte hartü dü.

Sasu izigarria abiatzen dü xiberotarrak Hardrock lasterkaldiatik landa, UTMB ultra trail mont blanc-a eginen beitü eta ondotik berriz iragan urtean irabazi düan « la diagonale des fous »

Parada üken dügü harekilan mintzatzeko :

Previous Next

Xiberoko üngürüa lasterketa iragan da neskenegünean .
Aurten 400 bat lasterkariek 5 kideko taldeetan parte hartü düe.
Azken 3 urteetan ezeztatürik izan zen, 2 urte covidetarik landa iragan urtean beroagatik ezeztatü beitzüen.
Giro goxoa eta bixta ederra azpimarratü dütüe kirolari eta püblikoak.

han ginen :

Previous Next

2008tik eskü hüska Xiberoko arrabotüetan ekarten dü Xiberoko txapelgoak. Ibilbideaz, helbürûetaz eta sasu berriaz mintzatü gira Xabi Elgart antolazalearekin :

Ürrustoi-Larrabilen date lehen hitzordüa üztailaren 1 an arrestiko 4 orenetan.

Previous Next

"Xiberoko üngürüa"-k arrakasta bildü dü ! Azken edizionean 72 ekipa balin baziren aurten 80 ekipa Xiberoko xendeetan kurritüko dira.

Antolazaleak botzik agertü dira. Txomin Etxart :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan