Berriak

Benat Marmissolle atharraztarra bigerren mündüko lasterkaldi gogorrenean !
« Hardrock » izeneko estatü batuetan lasterkatzen zen lasterkaldian parte hartü dü.
Sasu izigarria abiatzen dü xiberotarrak Hardrock lasterkaldiatik landa, UTMB ultra trail mont blanc-a eginen beitü eta ondotik berriz iragan urtean irabazi düan « la diagonale des fous »
Parada üken dügü harekilan mintzatzeko :
2008tik eskü hüska Xiberoko arrabotüetan ekarten dü Xiberoko txapelgoak. Ibilbideaz, helbürûetaz eta sasu berriaz mintzatü gira Xabi Elgart antolazalearekin :
Ürrustoi-Larrabilen date lehen hitzordüa üztailaren 1 an arrestiko 4 orenetan.
"Xiberoko üngürüa"-k arrakasta bildü dü ! Azken edizionean 72 ekipa balin baziren aurten 80 ekipa Xiberoko xendeetan kurritüko dira.
Antolazaleak botzik agertü dira. Txomin Etxart :
Xiberoko üngürüa lasterketa iragan da neskenegünean .
Aurten 400 bat lasterkariek 5 kideko taldeetan parte hartü düe.
Azken 3 urteetan ezeztatürik izan zen, 2 urte covidetarik landa iragan urtean beroagatik ezeztatü beitzüen.
Giro goxoa eta bixta ederra azpimarratü dütüe kirolari eta püblikoak.
han ginen :
Eskiulako Atletic club alkarteak bere 10 urteak ospatüko dütü neskenegün huntan.
Pelotaren biziarazteko Eskiulako herrian, 2013 sortü zen Eskiulako Atletik Club alkartea.
Egünko egünean alkarte horrek xiberoko 80 pelotakari jüntatzen dütü.
Hamar urte horien ospatzeko egünaldi bat antolatzen düe Eskiulako herrian arramaiatzaren 17an.
Programa untsa kargatürik düe :
Laurent ANCHEN klübekoa da :
