XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

2. laurden finalak igaran dira neskenegünean Liginagan.

3 heinetako partidak igaran dira, eta hiruak ejer nahiz eta ez bortxan emaitza tinkiekilan.

Pelota partidak eta gaitikoak aipatzen deizküe Antton Amulet eta Xabi Elgart antolazaleek:

Previous Next

Agorrilaren 5-etik hasirik, 3 ostiralez Cesta Punta badate Mauleko Jai Alaiean. Lehen 2 ostiraletan erdi finalak eta azkenean finala. Gaü oroz gazten partida 8 :30-tan eta ondotik profesional heinekoak 9 :30 altesean.

Miarritzeko mündüko txapelgoan ariko diren jokülariak badirate baita Mauleko jokülariak ere bai. Pro A maila hortan Damien Ourthe, Kevin Iturria eta Gillen Oyhenart eta gazten mailan, Romain Jouhanteguy.

Cedric Samalbide-k gaüaldi horien berri emaiten deikü:

 

Beñat Marmissolle xiberotar trail lasterkakaria trenpü gaitzean da !

69 kilometra eta 111 kilometrako bi trail irabazi dütü, bata Korsikan eta bestea La Plagne deitzen den bortüan.

Mündüko kopako Trail txapelketan diren lasterkaldietan parte hartzen dü.

Ondoko helbürü nausiak : Diagonale des fous lasterkaldi famatüa eta UTMB ultra trail mont blanc trail mündüko lasterkaldi inportantena.

Beñat Marmissolle :

 

Previous Next

Agorrilaren 12an ostiralez erdi finalak 8 orenetarik goiti, eta agorrilaren 14an igantez finala goizeko 11 orenetan eta aitzin partida 10 orenetan.

Aurten nola iganen den esplikatzen deikü Didier Berasateguy betzüla trofeoren antolazalea :

Urteko bilan baikorra Mauleko Rugbian !

Sasu eder batetarik elkitzen da Mauleko Rugbi taldea. Lehen ekipa Federale 1 mailan aritü da eta fase finaletan galdü dü Limoges-en kontre, Nationale 2-tik hüilan. Dagün urteko anbizione gisa ezarten ahal düe goiti joaite hori.

Gazteetan ere bai kontent dira bürüzagiak proposatütako emaitza eta joküaz. Pentsatzen düe mentüz üngürü zonbait haboro igaiten ahalko zütüela gaztek bena 3 kategorietan talde hon batzüen gainerat erori dira fase finaletan. Frantziako txapelketako fase finaletara arte heltü direla azpimarratzekoa da. Beñat Queheille-ekin, Mauleko rugbiko presidentarekin horren berri hartzen dügü:

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan