Secours Populaire Français eta Liberté kasetak bat egin düe Haitiko lürrikararen ondoramener aitzin egiten lagüntzeko. Secours Populaire egitürak ontsa ezagützen dü Karibeko lürralde hori, 1980az geroz izan diren ezbeharren ondotik ere han beitzen lagüngoa eskeintzeko. Üduri lüke beraz egitürak badakiala nola behar den bildürik eta bildüko den sosa baliatü. Segürtatü deigüe bildü sosa Dominikar errepüblikalat igorriko düela, behar diren gaüzak han berean erosirik izan ditean. Hortaz gain, epe lüzeko lagüntza segürtatü nahi lüküe Haitin. Lehentarzünak oihal-etxeak, janaria eta sendageiak izanen dira.
Sos lagüntzak Liberté kasetak Victor Hugo karrikan düan egoitzan egiten ahal dira, edo postaz igortez ondoko helbidealat : Liberté kaseta, 32, Victor Hugo karrika, 64130 Maule.
Entzün Secours Populaireko kide bat :
- Berriak
- Agerraldiak: 3469