XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Trebazale bat txerkatzen düzüe? "LasterK" hor da

« Lasterk » izeneko alkartea sortü dü Txomin Etxartek.

Lasterkatze ala bizikletako eraünpeneko kirolantako trenpüan izatearen lantzea propsoatzen dün horri esker.

Bakotxarentako lantürik den astez asteko programa bat propatzen dü epe lüzeko xede batekin ahaloz.

Ejenplü baten emaiteko trail ala lasterkaldi partikülar bat egin nahi badüzüe.

Facebook eta instagram ostoen bidez Txominekin harremanetan sartzen ahal zide.

 

Txomin Etxart:

Camille Lopez Baionesentako ariko da dagün urtean

Camille Lopez ASM clermont-eko jokülaria Xiberotik hüllantüko da dagün urtetik aitzina.

Bere azken urteko kuntratüa muztü dü Clermont-eko taldearekin Baionarat jiteko parada üken beitü.

Saso abiatzea ez da bortxaz aija izan sohütarrarentako, bena azken partidetan trenpüan zela erakusi dü Tolosari kuntre partikülarzki.

Orai urtea untsa ürrentü nahi dü Auvergnan, top 6 baten kauxitzez top 14ean, hots fase finalen jokatzeko.

Jüntatü dügü:

Seküla beno txapeldün haboro izan dira SAM igeskagian

254 haur orotarat SAM igeskagian parte hartü dü aurten.

Partez igeskan ikasteko baizik, Bena 120 bat kunpetizionetan parte hartzeko

Emaitzen aldetik, seküla beno txapeldün haboro elki dira aurten departamentüan bena ere eskualdeko heinean.

Bestalde urte oroz egiten den Euskal Herriko challenge-a irabazi düe berriz ere aurten

 

Emmanuelle Leverbe: 

Previous Next

Pelotako Frantses federazioko bulegotik 9 ordezkarietarik 6ek bülegoa ützi züen.

Horietarik bata Michel Latchère Gaindaintarra dügü.

Prentsan agertü diren informazioak ez beitzien osoki xüxen oro argitü deikü Michelek:

Giltzak:
Xiberoko üngürüak arrajin behar lüke!!

Xiberotarrak lasterkariek alkarteko biltzar nausia egin düe !

 Ligiko ÜHAITZA aterbetxean igan urteko bildüma iragan neskenegünean egin da.

48 lizentziadün baziren igaran urtean, horietan 16 emazte eta 32 gizon. Aurten emazte haboro sartü dira taldean, eta 50 bat harpide kontatzen dütüe.

Astearte oroz Maulen alkarretaratzen dira kirolariak laster egiteko eta lasterketa txapelketentako trebatzeko.

Xiberoko üngürüaren lasterkaldea aurten arramaiatzaren 18an antolatüko da, 2 urtez ezeztatürik izan ondotik.

Iragan urteko lasterkaldiak oro ezeztatürik izan ziren, eta STRAVA izeneko aplikazionearen bidez desafioak egin ahal izan zütien taldearen dinamikaren begiratzeko.

Alkarteko Kevin D kirolaria Frantziako txapelketan kalifikatürik izan da, eta Montauban-en lasterkaz ariko da azaroaren 14ean !

Txomin Etxart: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan