3 urtez Xiberoko üngürüa ez bazüen antolatü ahal izan, aurten arrajin da 80 lasterka talderekin. Dagün urtekoa jadanik arramaiatzaren 15ean iganen zela deliberatü düe.
Hau baldin badüe urteko ekimen nausia, aste oroz biltzen dira lasterkan aritzeko Maule üngürüan.
Alkartean 77 lasterkari dira, düala bi urte beno 10 haboro eta administrazio kontseilüan ere bai jente berri sartü zaie. Horrek erakusten dü arrakasta geroago eta haboro badüala lasterkatzeak.
Alkarteko kideek ondoan egiten diren lasterketetan parte hartü düe, nahiz eta podium zonbait egin dütüen, ez da irabazlerik elki.
Xehetarzünak Administrazio kontseilüko Maylis Houret ekilan :
- Kirola
- Agerraldiak: 836