XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

2. Poteo Gastronomiloa Baionan iraganen da.

2. Poteo Gastronomiloa Baionan iraganen da.

Lucas Ferreira, Mauleko Euskalduna jatetxeko sükaldaria haütatürik izan da, Baionan, setemearen 8an iraganen den Poteo Gaztronomikoan parte hartzeko. Euskal Herriko beste hama hiru sukaldariekin, biazka, antolatzaileek haütatü düen atuna, gazna edo artixot bezalako ekoizpenekin pintxo bat prestatü beharko dü. Orotara gazitürik bost pintxo eta bi sükratürik jaten ahalko dütüe egükirik diren zortzi ehün jenteek, Baionako zezen plazan, goizeko 11etarik harat. Ostatüz ostatü ebilten ahal den bezala, sükaltarien mahainetik ebilten ahalko da pintxoen jastatzeko. Leküak oraidanik etxekitzen ahal dira Baionako turisma bülegoan. Peio Abeberri antolatzailea :


Lucas Ferreira, Parisen sortürik da, düala 24 urte. Donibane Garazi eta Miarritzeko hostalaritza eskoletarik iragan da. Parisen Julien Duboué xefarentzat lan egin dü, eta Donibane Lohitzünen Kaïku jatetxean. Orai Mauleko Euskalduna jatxetxean, sükaldearen ardüra dü. Sükalte fina eta landüa egiten dü, leküko ekoizpeneri lehentarzüna emanez. Lucas Perreira :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan