Atarratzeko dantza eskolak ehün eta hogei eta hamargerren urte bürüa ospatüko dü aste ondar hontan. Erran behar da ere Eüskal Herriko dantza eskola zaharrenetarik dela. Ospakizün horren karietara, sei generazione edo belaunaldietako dantzariek parte hartüko düe, bakotxak dantza baten emaitez. Elgoyhen, Errecaret, Laborde Solanille edo Arancet, dantzari familia andana bat eskola hortarik iragan dira. Igande 11.30etan Atarratzeko eta Otsagiko dantzariek karrikaren üngürüan eginen düe. Gero plazann Jean Michel Bedaxagar-en txülülaren lagüntzarekin beren ürratsak emanen dütüe. Pette Baque :
Joimo Arantzet :
Beñat Laborde :