XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Azia alkartea beti lanean

Düala 20 urte sortü den Azia alkartearen biltzar nausia bazen igaran ostiralean. Beste alkarte hanitxetan bezala urte gaitza izan da krisi honengatik.

Lan administratiboak jarraiki badütüe, ez züen ekitaldirik antolatzeko ahalik üken eta harreman sozial hori mentstü zaie. Halere  jarraiki düe heien Xiberoko ofizioen gida osatzen, bai idatziz bena ere bideoen bidez, hortan formatü beitira Kanaldude-ekilan. Xiberoko kolejio orotan igaran dira ere heben atzamaiten düen lanbideen presentatzeko.

Arramaiatzan inkesta bat eraman gei düe interneten bidez hebenko gazteen beharren ikusteko eta honen arabera elkaldi bat antolatü gei düe üda hontan.

Laure Etcheberriborde alkarteko langilea eta Maider Hoqui alkarteko bülegoko kideak bildüma egiten deiküe :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan