XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Arramaiatzaren 5an Pagolako herritarrak besta ejer batekin iratzarriko dira.

Xiberoko ikastolek eta Lartzabaleko MEEK kolegioak « musikastola » alkartea sortü züen düala 3 urte.

Orai arte ikastolek Musikaren egünean bazkaria egiten balin baziren, Urdinarbeko bestaren eküratzearekin haien hitzordüa sortzeko gogoa üken züen.

Julien Lucuix ikastolako aita :

Previous Next

« Hamazapigarenean aidanez » 2 tomoko libürüa Etxebarren aurkeztürik izan da ostirale gaüan.

Udalbiltza, Euskal herriko herriko etxeak jüntatzen dütüan sareak, « Geuretik sortuak » xede kültürala martxan jarri züan igaran urtean.

Ondorioz 26 artista sosez lagüntü zütüan eta haien obra sortzeko Eüskal Herriko herri ezezagün batetara jun behar izan züen.

Nefer Olaizola idazlearen kasüa izan zen eta agorrilan 3 aste igaran zütüan Ligi, Etxebarre, Lexantzü eta Liginaga artean.

Ipuin ilüstratü bat sortü dü Xiberoko hainbat güne eta mitologia aipatzez.

Udalbiltzako Lide eta Nefer Olaizola :

Previous Next

Ikerketa ideia mentsik ez düe historia maitazaleak biltzen dütüan alkartean.

Maule Lextarre agerian libürüaren xede gotorra bürütü düe. Bestalde, alkarteko kideen interres zentroen arabera,  beste ikerketa hanitxek atzina jarraikitzen düe ere…

Aurtenko berrikuntzetan, Robert Elizondok lehendakarigoa ützi nah lükeala agerrazai dü. Eia alkarte dinamiko horren segidaren hartzeko norbait prestik agertzen denez ?

Previous Next

Neskenegün arrestiri hontan Mauleko kaserna edo Tokia antzerki konpainiaren günean "Birritan bortxatua" antzerkia emanik date.

Berritan bortxatürik izanik, afera epaitegialat eramanik, Nagore-ren bizipenak kontatürik zaizkü.

Xehetarzünak Ion Martinez 2 antzerkilarietarik batekilan:

Previous Next

Düala hilabete zonbait Paueko Unibertsitateko 18 ikasle Barkoxe bizi eta Etxahun alkartearekin lanean hasi ziren. Ondarea eta museogintzako ikasleek barkoxtarrak lagüntü dütüe xiberotar dantzaren balioa agerian ezarten.

Igaran ostiralean Paueko unibertsitateko ikasleek haien proposamenak lüzatü dütüe barkoxtarrer, haien hitzak bildü dütügü :

 

 

Tags: ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan